XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertsolari Egunaz, hil honen 27an
Basarri bertsolaria omenaldia Saran.

Iñaki Eizmendi, Basarri bertsolaria ohoratuko da Saran, hil honen 27an, Herriak, Bertsolarien Lagunak eta bertako ikastolak antolatutako omenaldian.

Goizeko 10,30etako meza nagusiarekin hasiko dira ospakizunak.

Meza ondoan, Herriko Etxean agurtu eta ohoratuko da Basarri.

Ordubatean, bazkaria Omordian, bertsolari eta trikitilariekin.

Lekua gordetzea nahi duenak 59542047 telefonora hotsegin behar du.

Arratsaldeko 4etan egingo da Basarriren omenezko jaialdia Zinema tokian.

Iparraldeko bertsolari eskolako gazteek eta Jose Lizaso, Imanol Lazkano, Joxe Agirre, Alkat eta Mendiburuk kantatuko dute, Itzainak gaiak eman-ala.

M. A.